EGIN BEHARREKO URRATSAK

 

1. Programan parte hartzeko gonbita eta proba egiteko materiala bidaltzea:

 

Ezarritako plangintzari jarraituz, norbanako bakoitzari etxera bidaliko zaio gonbit-gutuna eta, harekin batera, proba egiteko materiala ere bai. Barnean honako hauek daude:

  • Argibide orokorrak lagina hartzeko eta lagina entregatzeko prozesuaz.
  • Laginak biltzeko sorta etiketaduna. Etiketan agertuko dira: izen-abizenak, programaren identifikazio-zenbakia eta laginaren identifikazio zenbakia laborategian, barra-kode eta guzti.
  • Gorozkien lagina behar bezala bildu eta gordetzeko jarraibideen orria.

Testa jasotzen dutenek informazio osagarria eskatzen ahalko dute sortzen zaizkien zalantzak argitzeko, bai beren osasun etxean, bai  Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Programatik proba egiteko sorta berriak igorriko zaizkie sorta hondatua jaso dutenei edo hura erabiltzean arazoak izan dituztenei.

 

 

 

​​​​​​

 

2. Testa nola entregatu

Testa egin ondoren, lehenbailehen eraman beharko da osasun etxera (edo kontsultategira), kasuan-kasuan adieraziko diren egun eta orduetan. Berariazko edukiontzi batzuetan utziko da lagina, barne-poltsa batez bidez bereizirik. Osasun etxeko langileak ez dira laginaren entregaz arduratu behar batere.

 

3. Emaitzen jakinarazpena

Lagin desegokiak: beste gutun bat eta proba egiteko sorta berria bidaliko dira.

Emaitza negatiboak: emaitza negatiboak gutun bidez jakinaraziko dira eta ohartaraziko da komenigarria izanen dela beste proba bat egitea bi urteren buruan.

Emaitza positiboak: banaka jakinaraziko dira (telefonoz), eta jakinaraziko da beste proba batzuk egin beharko direla diagnostikoa berresteko, baita kolonoskopia bat ere, egokitzat jotzen bada.

Testa entregatzen denetik gehienez ere 15 eguneko epean jakinaraziko dira emaitza guztiak.