KOLONEKO MINBIZIA

 

¿Zer da?

Polipo izeneko lesio baten ondorioz heste lodian edo ondestean sortzen den tumore gaiztoa da.


Maiz agertzen da?

Nafarroan, tumorerik ohikoenetako bat da. Emakumeen artean bigarrena da, bularreko minbiziaren ondotik, baita gizonen artean ere, prostatako minbiziaren ondotik. Emakumezkoen artean heriotzarik gehien sortzen duena da.

Ohikoagoa da familian koloneko edo ondesteko minbiziaren aurrekariak dituztenen artean, bai eta hesteen hanturagatiko eritasun kronikoak edo polipoak dituztenen artean ere.

Egoera horiek gorabehera, 50 urtetik aitzina arriskua handitzen da.


​Zein dira sintomak?

Hasierako faseetan ez da sintomarik izaten, oro har, baina sintoma susmagarritzat jo behar dira kakarekin batera odola botatzea, hesteek ohi bezala ez funtzionatzea eta arrazoirik gabe mehetzea.


​Badago prebenitzeko modurik?

Minbizia izateko arriskua txikiagoa da fruta eta barazki asko eta animalia-jatorriko gantz gutxi kontsumitzen bada, eta ariketa fisikoa egiteko ohitura badago. Horretaz gainera, komeni da gehiegizko pisua eta obesitatea saihestea eta tabakorik eta alkoholik ez kontsumitzea.


​​​​​​​​Badago sendatzeko aukerarik?

Garaiz harrapatuz gero, errazagoa da tratatzea eta sendatzeko aukerak handitzen dira. Diagnostiko goiztiarreko kasuen % 90etik gora senda daitezke. Fase aurreratuetan diagnostikatzen bada, ordea, bizirauteko aukerak % 50 baino gutxiagora murrizten dira.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak Koloneko minbizia garaiz detektatzeko programa jarri zuen abian duela urte batzuk, eta eritasuna garaiz detektatzeko proba dohainik egiteko aukera ematen du.

​​​​​​​

Imagen