TESTIGANTZAK - cancerdecolon
TESTIGANTZAK
Kontaiguzu zure kasua: precolon@navarra.es
«Duela 3 hilabete minbizia nuela esan zidaten. Ez nuen sekula pentsatuko gertatuko zitzaidanik, gure familiako inork ez baitu izan, nik dakidala.
Proba egitea erabaki nuen, eskerrak! Tumore lokalizatu bat harrapatu zidaten, tratamendu arin samarra hartu nuen eta orain primeran nago.
Koloneko minbiziaren kasu gehienetan ez dago aurrekaririk familian».
Juan José de la Fuente, Iruñekoa, 67 urte
«Bularreko minbiziaren prebentziorako programatik deitzen didatenean mamografia
egitera joateko, ez dut huts egiten; koloneko proba egiteko, berriz, ez nuen gogo handirik, egia da.
Baina gaur jakin dut emakume gehiago hiltzen direla koloneko minbiziaren ondorioz
bularreko minbiziagatik baino, eta iritzia aldatu dut.
Gutuna jaso bezain laster eginen dut proba».
Maite Eslava, Iruñekoa, 50 urte