Imagen

ZERTAN DATZA PROGRAMA?

Nafarroako Gobernuak Koloneko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programa jarri du abian, gaixotasun horren eragina gutxitzeko; izan ere, garaiz diagnostikatuz gero, kasuen %90etan baino gehiagotan sendatzen den. Aitzitik, fase aurreratuetan diagnostikatzen bada, biziraupena %50etik beherakoa da.

 

Nori zuzenduta dago?


Nafarroan bizi diren eta sintomarik ez duten gizon-emakume guztiei zuzenduta dago, 50 eta 69 urte bitartean badute. Faktore genetikoak dituzten pertsonak edo arrisku handia dutenak programa zehatzetan sartzen dira.


Xede biztanleriaren barruan nago. Zer egin behar dut?


Programa apurka-apurka zabalduko da Nafarroako osasun-zentro eta kontsultategi guztietara, egutegi baten arabera. Programa zu bizi zaren lekura iristen denean, etxean gonbidapen pertsonalizatua jasoko duzu. Itxaron gonbidapen gutun hori jaso arte. Programan sartutako pertsona guztiei miaketa bermatzeko modu bakarra da. Hala ere, noiz edo noiz anomaliaren bat igartzen baduzu, kontsultatu medikuari, eta mesedez, egizu albait arinen. Behin proba eginda, oro har, 2 urte barru beste bat egingo duzu, jarraipen protokolo berezirik ez badago.